Martxoaren 15ean, igandea, Baztartxo antzokian, Taldez-talde proiektuaren 25. urteurrena ospatuko dugu. Ekitaldian Musika Eskolako ikasleek, Iraurgi Abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak parte hartuko dute, elkarlanean prestatutako emanaldi berezi batekin.
Kontzertua elkarrekin egindako lanaren eta urte hauetan sortutako musikaren ospakizuna izango da. Hona hemen egitaraua:
TALDEZ-TALDE EGITARAUA
Loretxoa
Mendian gora haritza
Itsasoa gara (koroak)
Erre zenituzten
Toyland Suite
Lantzeko zortzikoa
Afrika
Ilargi berriak
Animatu eta etorri gurekin urteurren berezi hau ospatzera!