Otsailaren 14an, larunbata, inauterietako giroaz gozatzeko aukera izango dugu Azkoitian. 12:30ean hasita, Azkoitiko Bandak eta Bizkargi Banda Gazteak kalejira koloretsua eskainiko dute herriko kaleetan zehar. Musikaz, alaitasunez eta inauterietako doinuez beteko dituzte kaleak, adin guztietako herritarrentzat giro alaia sortuz.