Aurten ere Donibane Lohizunen antolatzen den Klarinete Egunean parte hartuko dute eskolako hainbat ikasle. Otsailaren 7an ospatuko da eta adin eta eskola desberdinetako ikasleekin batera, esperientziaz eta ikasketaz betetako egun entretenigarri bat pasako dugu.
Hau izango da egitaraua:
09:00-12:30 Entsegua
12:30-13:30 Bazkaria
13:30-14:30 Entsegua
15:00-16:00 Kontzertua. Duo Yumi
16:45-17:45 Parte-hartzaile guztien kontzertua
Guztiok gonbidatuta zaudete!





