Xixili Donearen omenezko emanaldia

Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak urteroko Xixili Donearen omenezko emanaldia eskainiko du azaroaren 21ean Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, arratsaldeko 18:15etan.

Eguna girotzen hasteko, trikitilari eta panderojoleek kalejira alai bat egingo dute herriko kaleetan zehar, musikaz betetako giroa sortuz emanaldia hasi aurretik.

Emanaldian, Bizkargi Eskolako ikasleek parte hartuko dute musika, kantu eta dantzekin.

Egitaraua:

  1. Musikalean – Musika tailerrak, soka taldea eta banda

  2. Kantu herrikoiak – Abesbatza, soka taldea, banda eta pianoa

  3. Oñazez – Abesbatza, soka taldea, banda eta pianoa

  4. Ama begira zazu – Abesbatza, soka taldea, banda eta pianoa

  5. Bohemian Rhapsody – Soka taldea eta pianoa

  6. Brokel dantza – Dantzariak

  7. Txantxo dantza – Dantzariak

  8. Alpargata – Dantzariak

  9. Ehun da lau ilargi bete – Triki, pandero eta ahotsak

  10. Zinta dantza – Dantzariak

  11. Fandangoa – Dantzariak

  12. Arin-arin – Dantzariak

Musika, dantza eta herri tradizioak bat eginik, Xixili Donearen omenezko arratsalde berezia izango da.
Hurbil zaitez eta gozatu gure ikasleen lanarekin eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren ilusioz beteriko emanaldiarekin!