
Atzo, ekainak 15, ospatu zen Leioako Jota txapelketa. Berez Udaletxeko plazan ospatzekoa zen, baina eguraldi kaxkarraren ondorioz Leioako Kultur etxean egin zuten.
Txapelketa eguerdiko 12tan hasi zen, bi mailatan banatua, lehenengo 16 urtetik beherako 6 bikote izan ziren lehian.
Ondoren 16 urtetik gorako beste 6 bikote izan ziren. Helduen mailan podiuma honela gelditu zen.
1.- Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela)
2.- Jone Arriaran eta Jerman Aranburu (Azpeitia)
3.- Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)
Azken hauek Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak. Zorionak guztiei egindako lanagatik!!
