Ekainaren 6an, arratsaldeko 7etan, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko da Baztartxo Antzokian. Egitarauan, partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleak ikusteko aukera izango dugu: Musika eta Dantza Tailerrak Txikiak eta Helduak, San Joseko Egoiliarrak, Bizipoza Elkarteko erabiltzaileak, Orkestra, Abesbatza, Euskal Musika tresnak, Rock taldea, Dantzariak, Trikitilariak, Panderojoeak eta Txistulariak.
Edukierak uzten duen neurrian, herritar guztiak gonbidatzen ditugu gurekin batera jaialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen egitaraua: