Maiatzaren 1ean ospatu zen Estibalizen XXXII. Arabako Dantza Suelto eta Aurresku txapelketa. Suelto txapelketan 5 bikote lehiatu ziren eta bertan podiumeko postuak honela gelditu ziren:

1.- MAREN GALVEZ-GORKA GRANADO

2.- JONE ARRIARAN-JERMAN ARANBURU

3.- NORA AIZPURU-IKER ZABALA

Azken biak Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak dira. Bestalde, ondoen jantzitako bikotearen saria ere beraiek lortu zuten. Zorionak guztiei eta baita beraien irakaslea den Aitor Sorazuri ere.