
Martxoaren 16an, igandea, TALDEZ TALDE Ekimenari hasiera emango zaio XXIV. edizioaren lehenengo emanaldiarekin. Bertan, Euskal musika tresnak eta Dantzariak izango dira protagonistak. Guztira hiru emanaldi izango ditu edizio honek, beti bezala. Lehenengoa, euskal folklorean oinarritutakoa izango da. Bigarrena, martxoaren 23an, Herriko Musika Banda eta Eskolako Banda gazteak, bakarka eta baita elkarlanean ere, hainbat estilo ezberdinetako musikak interpretatuko dituzte. Amaitzeko, martxoaren 30ean, era berean, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak errepertorio anitza interpretatuko dute bakarka eta elkarlanean.
