
Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dizkiete familia ezberdinetako musika tresnak. Beraiek ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutzera eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.
Aste honetan, Saxofoia, Txistua eta Panderoa probatzeko aukera izan dute.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea. Antolaketari dagokionez, gehiengo saioak musika tailerretako klase ordutegietan barne izango dira.
