2022-23 Ikasturterako 1. izen-emate epea, martxoaren 28tik apirilaren 8ra (biak barne) irekiko da. Epe honetan matrikulatzeko aukera bakarrik izango du jada musika eskolan ikaslea denak.
•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri egongo dira musika eskolako iragarki taulan martxoaren 14tik aurrera eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainean.
OHARRA:
•Pertsona batek aldi berean egin dezakeen matrikula-kopurua honako hau da:
-bere familia-unitateko kideenak.
-berea ez den beste familia-unitate bateko kideenak.
Bestalde, telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 19€ / Ikasgai bat baino gehiago – 24€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)
Idazkaritzako ordutegia: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
2. epea, apirilaren 25etik ekainaren 17ra izango da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
Hona hemen Talde ordutegiak: