Trikigiro jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da Azpeitin datorren ostiralean, urriaren 22an.
Egitaraua
19:00etan hasiko dituzte Trikigiro eguneko ekitaldiak; ordu horretan, trikitilari gazteen emanaldia izango da plazan. Ondoren, 20:00etan, kalejiran ibiliko dira trikitilariak, eta argazki erraldoia aterako dute bildutako guztiek. Amaitzeko, 21:00etan, afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean.
Eskolako hainbat ikasleek parte hartuko dute, horien artean arratsaldeko saioan parte hartuko duten ikasleak hauek dira:
Trikitixarekin: Ane Etxeberria, Haritz Alberdi, Araitz Etxaniz, June Badiola, eta Alazne Barandiaran
Panderoarekin: Lierni Osoro, Naroa Osoro, Eriete Zubizarreta, Eñaut Oria, Aiora Azkue
Abestiak:
Sueltoagarratuan(Fandangoa)
Gizaburuaga(Arin Arina)