Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak (EHME)k Talde birtualak sortzeko ekimenak abian jartzen ari da. Ondorengoak dira helburu nagusienak:
– Elkarteko eskola guztietako ikasle-irakasleak harremanetan jartzea.
– Alde batetik, talde birtual ezberdinen inguruan funtzionatzeko dinamikak sortzea, eta bestetik, pandemia amaitu ondoren etorkizuneko proiektuetan lagun dezakeen elkarlanerako beste aukera batzuk lantzea.
Talde birtual hauen asmoa da parte hartu nahi duten eskola guztien artean bideo bateratuak egiteko ekimenak abian jartzea. Ondoren, EHME Telebistak emango ditu elkarrizketak eta bestelako xehetasunekin batera. Musika Eskola guztiak gonbidatuta izan gara eta gure Eskolako ikasleak ere bertan parte hartuko dute. Oraingoz, lehen grabaketak egin dituzte Elkarguneko “Oteiza” aretoan biolin gelako ikasleak, Mikel Urdangarin irakaslearen gidaritzapean.