BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.
2. MAILA 2.1. – 2.6 [8 urtetik aurrera]
EUSKAL DANTZA [espezialitatea]
NORENTZAT: 2. eta 3. mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ikasle gehienez.
HELBURUAK
- Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
- Erritmoa lantzea; musikaren erritmo desberdinen bidez.
- Taldeko jolasetatik eta dantza errazenetatik hasitako jardueretan, mailaren arabera sakontzen joatea.
- Gorputz adierazpena lantzen jarraitzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
- Euskal dantzetako pausoak eta talde-koreografiak sakontzen jarraitzea.
- Oreka eta hanken potentzia lantzea.
HELDUEN TALDEAK
NORENTZAT: pertsona helduentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
HELBURUAK
- Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzaketen mugimenduak deskubrituz.
- Erritmoa praktikatzea; musikaren erritmo desberdinen bidez.
- Gizarte harremanak sustatzea; ezagutzen ez diren kideekin harremanak eginez.
- Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta euskal dantzetako koreografia berriak ikasiz.
- Norbere zein taldearekiko oreka eta koordinazioa lantzea; ariketa desberdinen bidez.
- Ariketa fisikoa egitea eta erresistentzia lortzea; dantzen bidez.
TXAPELKETARAKO BIKOTEAK [aukerakoa]
NORENTZAT: 2 eta 3. mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean ordubeteko saio bat.
RATIOA: 6 ikasle gehienez.
HELBURUAK
- Fandango eta Arin arina sakontasunez lantzea.
- Pauso berriak ikastea eta perfekzionatzea.
- Bikotearekin erritmoa lantzea; bateratasuna helburutzat hartuz.
- Gorputz-adierazpena lantzea; egingo diren pausoak bere eginez.
- Oreka eta hanken potentzia lantzea; ariketa desberdinen bidez.