“Gabonak badatoz” izenburupean, Udalak herritarrak zoriontzeko zorion-bideoa egin du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean. Bideoa datorren astelehenean, hilaren 21ean, zabalduko du Udalak bere sare sozialetan.
Bideoaren grabaketa azaroaren 28an egin zen herriko txoko ezberdinetan eta azken egun hauetan burutu dira edizio lanak.
Bideorako “Gabonak badatoz” abestia egin dute Musika Eskolakoek. Toy Story filmeko soinu banda ezaguna hartu eta Aintzane Agirrebeña pandero irakasleak sortu du abestiaren letra. Ahotsa, berriz, zoragarria, Paula Diazek jarri du.
Hemen dituzue grabazio egunean hartutako hainbat irudi: