Covid19-ko azken NEURRI BERRIAK direla eta, Jakinarazi nahi dugu: MUSIKA ESKOLA GUZTIAK (araubide bereziko irakaskuntzekoak direnez) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Koronavirusaren (SARS-CoV-2) aurka jarduteko Hezkuntza Sailak eginiko protokolo orokorraren arabera, 2020-2021 ikasturtean, VII. eranskinarekin babestuta geratzen dira, eta JARDUERAREKIN JARRAITU AHAL IZANGO DUTE ORAINARTE BEZALA EZARRITAKO SEGURTASUN-PROTOKOLOAK BETEZ.
JARDUERA 21:00etan eten beharko da derrigorrez.
VII. eranskina / 7.1: Hezkuntza-jarduera, prestakuntza-jarduera eta aurrez aurreko ikerketa-jarduera oro, araubide orokorreko zein bereziko irakaskuntzei dagokienez, etapa eta maila desberdinak barne, eta goi- mailako hezkuntzari dagokienez, bai eta bizitza osoan zehar kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerei dagokienez ere, eranskin honetan jasotako arauen arabera garatuko da, eta, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Koronavirusaren (SARS-CoV-2) aurka jarduteko protokolo orokorraren arabera, 2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Sailak egina.
COVID 19-AZKEN BERRIAK
