Datorren ikasturterako (0-2 urteko umeentzat) Musika Hezkuntza Goiztiarra izeneko jarduerari buruz ate irekiak antolatuta zeuden. Egungo egoera berezi hau bizitzen ari garenez, momentuz, Itsasne Fernandez, irakasleak abian jarri duen Youtubeko kanal honen bidez: Musika Hezkuntza Goiztiarra posible izango duzue batetik, bera ezagutzea eta bestetik zuzenean ikustea jarduera honen adibide batzuk. Horrez gain, hona hemen jarduera honen ezaugarri nagusienak:

MAIZTASUNA: astean behin, ordubeteko saioa emango da.
RATIOA: gehienez 10 ume. Adin honetan, ezinbestekoa da guraso edo familiako baten partaidetza aldi bakoitzean pertsona bera ez etorri arren.

HELBURUAK:
•    Musika maitatzearen gogoa piztea.
•    Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea.
•  Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez, Hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotoreak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea  banakotasuna  eta berezkotasuna galdu gabe.
•    Zenbait gaitasun musikalak garatzea: hala nola, gaitasun  erritmiko-psikomotoreak, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak.
•   Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak,…