Datorren ikasturterako 2. matrikulazio epeari hasiera eman diogu gaur, apirilaren 29an hasi eta ekainaren 14arte. Matrikulazio hau ikasle guztientzat izango da eta plazak osatu arte.
•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri daude musika eskolako iragarki taulan eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainaren 24tik 28ra bitartean.
OHARRA:
•Pertsona berak matrikula ditzakeen ikasle kopurua: familia-unitate bakoitzak bera ez den unitate bakar baten matrikulak formalizatu ahal izango ditu.
•Telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 15€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 20€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)
Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
**ekainean, 24tik 28ra: 9:30etatik 13:00etara (biak barne)