Ikasturte honetarako berriro ere 2017an jaiotako umeei zuzendutako Musika Hezkuntza Goiztiarra eskainiko diegu ostiraletan (ordubeteko saioak, haurrak guraso batekin).
2 urteko 2 gela irekiko dira:  “A” Taldea 17:15etatik 18:15etara eta “B” Taldea: 18:15etatik 19:15etara. Informazioa zuzenekoa bertan emango da eta horretarako, bihar ostirala, arratsaldeko 5:30etan bilera bat antolatu da musika eskolako 5. gelan.
Gonbidapena luzatzen diogu bai aldez aurretik matrikula egina duten ikasleen gurasoei  (hauek lehentasuna izango dute ordutegia aukeratzean) eta baita interesaturik dauden guraso guztiei ere inongo konpromesurik gabe.
Nahi duenarentzat, Irakasle berriarekin bilera ondoren ate irekiak antolatu dira.