Ikasle berrientzako matrikula epea ireki da apirilaren 13an eta ekainaren 12an itxiko da (biak barne)
Bigarren epealdi honetan, matrikulazioa ondorengo ikasleentzako irekiko da:
A) Ikasle berrientzako
B) Lehengo ikaslea izan arren, lehenengo epealdian ez dena matrikulatu
C) Lehengo ikaslea izan arren, irakasgai bezala, bai Musika Hizkuntza, bai Musika Tailerra, baita Instrumentu aldaketa edo berria eskatu nahi duenarentzat.
D) Epe honetan, ikasle berriak nahiz lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, lehentasuna inskripzio orriko zenbakiaren arabera izango dute.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.
Hauxe da zerrenda musika tresna aukeratu nahi duenarentzat : pianoa, akordeoia, biolina, xirula, klarinetea, oboea, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, txistu, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta, perkusioa, bateria.