Ordu ta erdiko 13 saiotan banatuta guztira 20 ordu izango dituen taldekako oinarrizko Kitarra ikastaroa antolatu du Elkarguneak Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean. Klaseak Musika Eskolan emango dira, bertako irakaslea den ERIC DEZAren gidaritzapean.
Martxoaren 27an hasita astelehenetan arratsaldeko 18:00-19:30 ordutegian izango da uztailaren 3an bukatuko den ikastaroa. Izena emate hurrenkeran hartuko dira ikasleak plazak bete arte

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MARTXOAREN 24a ELKARGUNEAN