Erabilera Baldintzak
34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuena (I-MEGL) betez, BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK informatzen du webgune honen titularra dela: WWW.BIZKARGIMUSIKAESKOLA.COM. Aipatutako legearen 10. artikuluak eskatzen duenaren arabera, BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra BIZKARGI MUSIKA ESKOLA da, G20085981 IFK duena eta egoitza soziala AITA MADINABEITIA Z.G., 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA) duena, elkarteen erregistroan 01447 zenbakiarekin inskribatua. Enpresarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoko helbidea hau da: BIZKARGI@BIZKARGIMUSIKAESKOLA.COM.
Erabiltzailea eta erantzukizunen araubidea
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN webgunean nabigatzeak, sartzeak eta hori erabiltzeak erabiltzaile bihurtzen du, eta, beraz, onartu egiten dira BIZKARGI MUSIKA ESKOLA webgunean nabigatuz gero, hemen ezarritako erabilera baldintza guztiak; alde batera utzi gabe kasuan-kasuan legearen arabera bete beharreko araudia aplikatuko dela.
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN webguneak askotariko informazioa, zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere erantzukizuna bere gain hartzen du webgunea zuzen erabiltzeari dagokionez. Ardura hori izango da alderdi hauetan ere:
- Erabiltzaileak emandako informazioa egiazkoa eta zilegia izango da, webguneak eskaintzen dituen zenbait edukitarako edo zerbitzutarako sarbidea izateko BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK ematen dituen formularioetan.
- BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK eskaintzen dituen informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauen, legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren aurka erabiltzea, edo horiek beste eraren batera erabilita hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendua urratzea.
Esteken eta erantzukizun salbuespenen politika
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK ez du bere gain hartzen bere webgunean ezarritako esteken bidez erabiltzaileak eskura ditzakeen edukien erantzukizuna eta deklaratzen du ez duela inolaz ere sareko beste webgune batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko. Era berean, ez du bermatuko esteken bidez eskura daitezkeen bere jabetzaz bestelako webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiatasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna.
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK deklaratzen du behar diren neurri guztiak hartu dituela bere webgunean nabigatzeagatik bere webguneko erabiltzaileek izan dezaketen edozein kalte saihesteko. Ondorioz,BIZKARGI MUSIKA ESKOLA ez da inola ere erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik izan ditzakeen kalteen erantzulea izango.
Aldaketak
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK beretzat gordetzen du eskubidea bere webguneko edukian aurrez abisatu gabe egokitzatjotzen dituen aldaketak egiteko. Hala webguneko edukiei dagokienez nola webgunea erabiltzeko baldintzei dagokienez. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onargarria den edozein modutan, eta bete egin beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuek baliozkotasunez aldatzen ez dituzten arte.
Datuen babesa
Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN [IFK: G20085981; egoitza soziala: AITA MADINABEITIA, Z.G., 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA)] titulartasuneko tratamendu sisteman sartuko direla, bi alderdien artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izateko helburuarekin. Indarrean dagoen araudia betez, BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK jakinarazten du lehen aipatutako aginduak betetzeko, behar-beharrezkoa den epean bakarrik kontserbatuko direla datuak.
Jakinarazten dizugu zure datuen tratamendua legitimatuta dagoela zure baimenarekin.
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK jakinarazten du datuak modu zilegi, leial, garden, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko dituela. Horregatik, BIZKARGI MUSIKA ESKOLA konprometitzen da, datu horiek kendu edo zuzentzeko arrazoizko neurri guztiak hartzera inolako atzerapenik gabe, datu horiek zehatzak ez direnean.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideen arabera, zure datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, tratamendu muga jartzeko, ezabatzeko, eramateko eta zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubideak dituzu, baita horiek tratatzeko onarpena ematekoa ere. Horretarako, eskaera bat egin behar duzu eta goian adierazitako posta elektronikora edo BIZKARGI@BIZKARGIMUSIKAESKOLA.COM helbide elektronikora bidali.
Eskumena duen Kontrol Agintaritzari aurkeztu ahal izango diozu egokitzat jotzen duzun erreklamazioa.
Jabetza intelektuala eta industriala
BIZKARGI MUSIKA ESKOLA bere kabuz edo datu hartzaile gisa, bere webgunearen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita bertako edukiena ere (azalpenak, irudiak, soinua, audioa, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, bere funtzionamendurako behar diren ordenagailu programak, sarbidea, erabilera, etab.), BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN titulartasunekoak. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta aplikatu beharko zaizkie arlo honetako hala Espainiako eta Europar Batasuneko araudia nola arlo honetakoak direneta Espainiak sinatu dituen nazioarteko tratatuak.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, baita horiek eskuragarri jartzeko modalitatea ere, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN baimenik gabe.
Erabiltzailea konprometitzen da BIZKARGI MUSIKA ESKOLAREN titulartasuneko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak errespetatzera. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu edo bere ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere, betiere erabilera pertsonalerako eta pribaturako bada bakarrik. Erabiltzaileak ezingo du kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu BIZKARGI MUSIKA ESKOLAKO orrietan instalatuta dagoen edozein babes gailu edo segurtasun sistema.
Ekintza legalak, aplikatu beharreko legedia eta jurisdikzioa
BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK, era berean, beretzat gordetzen du eskubidea, bere webgunea edo edukiak oker erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokitzat jotzen dituen ekintza zibilak edo penalak aurkezteko.Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiak arautuko du. Edozein eztabaida sortuz gero, alderdiek arbitrajearen mende jarri ahal izango dituzte beren gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo ahal izango dute, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. BIZKARGI MUSIKA ESKOLAK bere egoitza GIPUZKOAN (Espainia) dauka.