BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.
2. MAILA 2.1. – 2.6 [8 urtetik aurrera]
MUSIKA HIZKUNTZA
NORENTZAT: 2.1. eta 2.6. bitarteko mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: 90 minutu astean, bi saiotan banatuta edo saio batean.
RATIOA: 15 ikasle gehienez.
HELBURUAK
- Ahots-, erritmo- eta entzumen-gaitasun desberdinak garatzea; musika-testua ulertzeko eta jotzeko.
- Musika Hizkuntzan alfabetatzea.
- Arnasketa zuzena, ahots bat edo biko melodiak zein abestiak ikastea eta erritmoaren egitura ezberdinak ezagutzea; intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzeko.
INSTRUMENTUA [espezialitatea]
INSTRUMENTU-ESKAINTZA: Eskolak instrumentu aukera zabala eskaintzen du: adar sinfoniko zein tradizionalekoak eta joera berrietakoak.
NORENTZAT: 2.1. eta 2.6. bitarteko mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean 30 minutuko saio bat edo bi.
HELBURUAK
- Hautatutako instrumentuaren ikaskuntzak adierazteko eta komunikatzeko bide bat izatea ahalbidetzea; musika-errepertorio aberats eta askotarikoaren bidez, betiere, bakoitzaren mailara egokituta.
- Instrumentuaren teknika lantzea; izan ere, lan teknikoa instrumentuaren ikaskuntzaren zati garrantzitsua da musika-obrak behar bezala interpretatu eta ulertzeko.
ABESBATZA
NORENTZAT: 10 urtetik aurrerako edonorentzat.
BALDINTZA: Oinarrizko Diploma eskuratzeko derrigorrezkoa da 2 ikasturte eginda izatea.
MAIZTASUNA: astean ordu beteko talde-saio bat edo 45 minutuko bi saio.
HELBURUAK
- Ahozko trebetasunak garatzea; bokalizazioa zainduz eta ahotsa ongi ateratzea errazten duten posturak ikasiz.
- Arnasketa lantzea; abestekorako orduan zein bizitza pertsonalean ahotsarekin izan ditzaketen arazoei buruz gogoeta eginez.
- Estilo ezberdinetako abestiak interpretatzea.
- Ikasleen arteko lankidetza sustatzea; elkar entzuten ikasiz eta talde-lanaren garrantzia ohartuz.
TALDE INSTRUMENTALA
Eskolak garrantzi handia ematen dio taldekako irakaskuntzari. Beraz, irakasleak egokitzat jotzen duenean, ikasleak musika eskolako taldeetan parte har dezakete. Instrumentu taldeko jarduerak, mota ezberdinetakoak dira: Banda, harizko taldea, txistulari taldea, trikitixa taldea, konboa, pop-rock taldeak, pianoa eta teklatuak.
NORENTZAT: 8 urtetik aurrerako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean ordu erdi edo ordubeteko saioak, taldearen arabera.
HELBURUAK
- Ikasleen arteko lankidetza sustatzea; elkarri entzuten ikasiz eta talde lanak duen garrantziaz ohartuz.
- Estilo ezberdinetako musika interpretatzea.
- Taldeko guztiekin bat-etortzea; afinazioari, entzumenari eta tinbreari dagokienez.