
San Juan gauean, ekainaren 23an, astelehenean, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, dantzari gaztetxoenak bilduko dira arratsaldeko 7:00etan GAZTANENEAKO parkean eta 7:15etan kalean zehar arituko dira Balda plazara. Bertan, dantzari guztiak dantzatuko dituzte hainbat dantza. Musikariak: Txalkor eta Bizkargi Musika Eskolako Txistulariak, Trikitilariak eta Panderojoleak. Ekitaldia 20:30etan amaituko da.
Ondoren, herriko musika banda, eskolako gazte banda eta danbor konpainiak, kalejiran joango dira herriko plazatik Balda plazara danborrada soinuak joaz.
Bestalde, gauean,hamarrak inguruan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatzek herriko Musika Bandaren eta eskolako Gazteen Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
Sua itzali ondoren, BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, “XVI. Zatoz dantzara Balda plazara” izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!!
