Urtero-urtero sasoi honetan San Jose egoitzara bisitan joan izan gara, gure kantu, dantza eta musikarekin. Aurtengoan ezingo gara bertara joan, baina, beraiekin egon nahi genuenez, bideo bat prestatu dugu, egoitza dantzan eta kantuan jartzeko asmoz. Gainera, bideoak aukera hori ematen duenez, bestetan egoitzara eraman ezin izaten ditugun instrumentuak ere entzun ahal izango dituzte. Denetarik ikusiko dute, beraz, bai herri-musika, dantza eta kantua eta baita bestelako instrumentuak ere. Bideoaren egilea: txistuko irakaslea den Alain Sorazu. Eskerrikasko egindako lanagatik!
Hona hemen aste guztiko egitaraua: