NORENTZAT: 3. mailako ikasleentzat; instrumentuak eta taldeko musika hobeto ezagutzen jarraitu nahi dutenentzat.
MAIZTASUNA: talde-kopuruaren arabera, astean ordu erdi edo ordubeteko saio bat.
HELBURUAK
- Musika hobeto ulertzeko gaitasuna garatzea.
- Ikasleei musika-egitura melodikoa eta harmonikoa barneratzeko aukera ematea.
INFORMATIKA MUSIKALA
Gaur egun, informatika leku guztietan dago, esparru guztietan, eta musikak ez dio ihes egiten errealitate horri. Horrela, Musika eta Dantza Eskolak aukera eman nahi die ikasleei informatika musikalean sartzeko eta edozein mailatan ikasteko.
NORENTZAT: 3. mailatik aurrerako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: talde-kopuruaren arabera, astean ordu erdi edo ordubeteko saio bat.
HELBURUAK
Besteak beste,
- Norbere partiturak editatzea eta inprimatzea.
- Entzumen-entrenamenduko eta entrenamendu erritmikoko ariketak egitea.
- Hainbat soinu nahastea, sortzea, manipulatzea, grabatzea e.a.